ZINE PROGRAMAZIO PRESTAKUNTZA: pelikulak aukeratzen
Zinea gustatzen zaizu? Zein pelikula gustatuko litzaizuke zine areto batean jartzea? Zine ziklo bat antolatu nahiko zenuke?
Tabakalerako zine-aretoaren emanaldiak Zinemaldiak, Euskadiko filmategiak, Donostia Kulturak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak berak programatu ohi dute. 2024ko urtarriletik aurrera, zine aretoa hilabetean behin publiko gaztea zine aretora erakartzeko helburuarekin, UPV/EHUko ikasle talde batek ere programazio prozesuan parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, prestakuntza saio batzuk egongo dira zineari buruz hitz egiteko eta aipatutako erakunde bakoitza ezagutuko da beraien zinea programatzeko era gertutik ezagutzeko.
Programaren aurkezpena: Urriaren 5, 18:00tan Carlos Santamaría Zentroan
Egutegia: 2023ko Azarotik 2024ko ekainera
Tokia: Tabakalera
Ordu kopurua: 75 ordu
Izen-emateko epea: 2023ko irailaren 11tik aurrera
Prezioa: doakoa
3 hautazko kreditu. Ziurtagiria lortzeko, gutxienez, ikastaroaren %80a egin beharko da.
Leku mugatuak. Izena emateko bidali Word dokumentu bat gi-kultura@ehu.eus helbidera ondorengo datuekin: izen-abizenak, NAN zenbakia, Gradua eta ikastaroa, ikaslearen posta, harremanetarako telefonoa, prestakuntza egiteko motibazio pertsonaleko idazkia (250 hitz) edo gehienez 2 minutuko iraupena duen bideo bat.
*Zine programazio taldean sartzeko lekurik ez badaukazu, taldeak programatuko dituen 6 saioak ikustera joateko izena eman dezakezu eta ECTS kreditu erdia lortzeko aukera izan.
Sarrrera doan aurretik gi-kultura@ehu.eus helbidean izena ematen duten UPV/EHUko ikasleentzat.
Urtarrilak 25: Blade Runner pelikularen proiekzioa
Otsailak 22: Beau travail pelikularen proiekzioa
Martxoak 21: Mulholland Dr. pelikularen proiekzioa
Maitzak 23: Meshess of the Afternoon + Daisies