Ekintzailetza
gEHU ekintzaile UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko ekintzailetza plana da. Plan honek helburu bikoitza bete nahi du:
- Kultura ekintzailea sustatzea campuseko ikasleen artean, edozein arlotan proiektu berritzaile bat garatzeko esperientzia landuz. Testuinguru horretan, campuseko ikasleek azpiegiturak sortzen, finantzaketa bilatzen, taldea osatzen eta benetako proiektuen aukerak eta arriskuak baloratzen ikasteko ekimenak sustatzen dira. Campusean abian diren ekintzailetza-esperientziak gai ezberdinak barneratzen dituzte, hala nola, gizarte gaiak edo erronka teknologikoak.
- Enpresa sortzea sustatzea, ikasleen enplegagarritasunerako benetako aukera gisa, eta ikerketa-taldeetatik ezagutzaren transferentzia gauzatzeko modu natural gisa. UPV/EHUko Gipuzkoako campusetik sortutako spin-offak dira prozesu honen adibiderik onena.
Ekintzailetza programak eta sariak
- UPV/EHU Gazte Ekintzailetzarako Programa: Enpresa proiektu bat habian jartzeko Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen lehenengo aukera. Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordetzak urtero 25 beka esleitzen ditu programa honetan parte hartzeko, irailean argitaratzen den deialdiaren bidez. Beka horiekin diru-laguntza bat, formakuntza eta mentoreen laguntza jasoko dute ikasle parte-hartzaileek.
- Entreprenari programa: Enpresa sormena bultzatzeko BIC GIPUZKOA eta UPV/EHU Gipuzkoako Campusaren arteko lankidetza esparrua da. Unibertsitate irakasle, ikertzaile eta ikasleei zuzenduta dago, enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifikoko enpresak sortzeko euskarria emanez. Programa honekin teknologia eta ezagutza unibertsitatetik merkatura transferitzeko prozesua indartzen da.
- Manuel Laborde Werlinden sariak: Sari honek Gipuzkoako Campusean sortutako enpresa ekimenak nabarmentzen ditu bi kategoria ezberdinetan: “Ekimen Berritzaileak” eta “Gradu edo Master Amaierako Lanak eta Doktorego Tesiak”. Enpresa proiektu bat Laborde sarietara aurkeztu ahal izateko baldintza bakarra talde sustatzailearen barruan UPV/EHUko irakasle, ikertzaile, ikasle edo ikasle ohiak egotea da.
Gaurkotasun-albisteak
2023-24. ikasturtea ren egutegia:
Jarduera | Jarduera mota | Zeini zuzenduta | Data | Ko-antolatzailea/Laguntzailea |
---|---|---|---|---|
Gazte Ekintzailetzarako Programa 2023 |
Beka eskariak aurkezteko epea |
Ikasle eta titulatuak | Irailak 12 - 28 | Eusko Jaurlaritza |
GIE Eibar ekintzailetza jardunaldia | Hitzaldia | Ikasleak | Urriak 25 | Entreprenari |
Manuel Laborde Werlinden 23. saria | Hautagaitzak aurkezteko epea | Ikasle, ikertzaile eta enpresak | Irailak 25 – Urriak 31 | BIC Gipuzkoa |
Ekintzailetza eta Transferentzia jardunaldia |
Jardunaldia | Irakasle eta ikertzaileak | Urriak 26 | IETB, Entreprenari |
Gazte Ekintzailetzarako Programa 2023 |
Irekiera ekitaldia (BAT Dorrea, Bilbo) |
Ikasle eta titulatuak | Azaroak 20 | Eusko Jaurlaritza |
Gazte Ekintzailetzarako Programa 2023 | Formakuntzaren 1 – 4 moduluak (Sarriko, Bilbo) | Ikasle eta titulatuak | Azaroak 21-24 | Eusko Jaurlaritza |
XXIII Manuel Laborde Werlinden sariak | Sari banaketa ekitaldia | Ikasle, irakasle eta ikertzaileak | Azaroak 24 | Entreprenari |
DSS XPEDIZIOA aldaketaren aktoreak | Emanaldi irekia | Ikasleak | Azaroak 28 | Donostia Sustapena |
Informatika Fakultatean Ekintzailetza hitzaldia | Hitzaldia | Ikasleak | Azaroak 29 | Entreprenari |
Bootcamp Zientzialaria | Jardunaldia | Ikertzaileak | Azaroak 29 | Donostia Sustapena |
Bootcamp Ekintzailea | Tailerra | Ikasleak | Martxoak 15 | Donostia Sustapena |
Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentzia Zuzendaritza
Telefonoa 943 01 8323
E-mail: gi-ekintzailetza@ehu.eus
Telefonoa 943 01 8323
E-mail: gi-ekintzailetza@ehu.eus