euskaraespañol

In vogue

Hitzaldia: ‘Lidergoa ondorengotzan COVID garaian’

  • Event

When and where

24/03/2021, 18:30

Location

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Description

Asteazkenean, “Lidergoa ondorengotzan COVID garaian‘‘ hitzaldian Marta Zamacona (aholkularia eta erakundeetan pertsona barruko konpetentziak eta konpetentzia sozialak garatzen aditua) izango da hizlaria. Aurten, aurrez aurre eta modu birtualean jarraitu ahal izango da.

Izen-ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/izena-emateko-orria

Hitzaldia (Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) 'Familia enpresa prest al dago Covid osteko arorako?: Erronkak eta konpromisoak' zikloaren baitan kokatzen da.

Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.

Hitzaldiaren edukia:

Saioaren helburua ondorengotza prozesuetan pertsonaren konpetentziak eta trebetasun sozialak (eta enpresen lan eremuan duten inplikazioa) ezagutaraztea da, zuzendarien lidergoan, zehazki. Errendimendu profesionalean, erabakiak hartzean eta arazoak konpontzean duten garrantzia aztertuko da, baita aldaketen kudeaketan edo estresaren aurrean ere.

Informazio guztia:

https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/2021-jarduerak