euskaraespañol

In vogue

'Qué sabemos de...' hitzaldi-zikloa: "Ura arraroa da"

When and where

12/11/2021, 19:00

Location

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

'¿Qué sabemos de…?' Hitzaldi zikloko bigarren hitzordua egingo da Donostian Materialen Fisika Zentroaren eskutik. Azaroaren 12an (ostirala), 19:00etan, Silvina Cervenyk 'Ura arraroa da' izeneko hitzaldia eskainiko du kutxakultur plazan, Tabakaleran, Donostian.

Izen ematea hemen eta streamiga hemen.

Silvina Cervenyk 2000. urtean lortu zuen fisikako doktoretza Buenos Airesko Unibertsitatean. Bere ibilbide zientifikoan zehar hainbat ikerketa-egonaldi egin zituen Estatu Batuetan, Suedian, Espainian, Alemanian eta Israelen. 2008tik Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) zientzialari titularra da, eta Donostiako Materialen Fisika Zentroan garatzen du bere ikerketa-jarduera. Gaur egun, ikerkuntza-interes handiak ditu, hala nola urak biomolekulen dinamikan duen rola ulertzea, erabat biodegradagarriak diren material berriak garatzea edo material kutsakorrak ordeztea.

"Hain ohituta gaude ura nonnahi ikustea, nekez pentsatzen dugula beregan. Hala ere, ura ezohiko moduan portatzen da, eta Unibertsoko txokorik ustekabekoenetan dago. Kometa eta asteroideetatik zelulen barruraino, ura funtsezkoa da lurrean bizitza garatu eta mantentzeko, ezagutzen dugun bezala. Hitzaldi honetan, bidaia bat egingo dugu materia, bizitza eta unibertsoa hartzen dituen urarekin, uraren propietate asko ezagutzeko."