euskaraespañol

pil-pilean

Erakusketa batek Arkitektura Masterraren Amaierako Lanen bilduma biltzen du

Noiz eta non

Noiztik: 2021/11/09 Noiz arte: 2021/11/24

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako Master Amaierako Lanen bilduma bat jarri du ikusgai. Xabier Artolak, unibertsitate horretako ikasle graduatuak, erakusketa diseinatu eta antolatu du, EHUkultura Gipuzko programaren barruan. Erakusketa azaroaren 9tik 24ra egongo da zabalik, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Erakusketak hurrengo ikasleen lanak bilduko ditu:

2019-2020 ikasturtetakoak:

-Aitzpea Adrian, “Kultur eta aisialdi gunea Ondartxon”.

-Miren Arketa, “Merkatua eta etxebizitzak Grosen”.

-Xabier Artola, “Sorkuntza entroa eta kafe antzokia Tolosan”.

-Juan Antonio Barrenechea, “Conservatorio profesional de música de San Sebastián”.

-Iñigo Basterrechea, “Escuela de jazz y música experimental en el puerto viejo de Algorta”.

-Eider Etxegarai, “Fabrika kulturala”.

-Nerea García, “ZInE”.

-Leire Mintegi, “Eraikin hibridoa: merkatua + etxebizitzak Grosen”.

-Markel Rueda, “Groseko Merkatua”.

-Martina de Simón, “Merkatua Groseko auzoan”.

2020-2021 ikasturtetakoak:

-Nekane Azpiazu, “Migratzaileentako aterpetxea Irunen”.

-Javier Barrios, “Un complejo de ideas”.

-Ainhoa Baztán, “Etxebizitza intergenerazionalak eta eguneko centro Iruñeko alde zaharrean”.

-Ricardo Castellano, “Museo de la Pelota”

-Ane Ibargoyen, “Haurtzaindegia Hernanin”.

-Igone Lara, “Ikasle eta irakasle egotza Gipuzkoako kanpusean”.

-Ivan March , “Haurtzaindegia Hernanin”.

-Jorge Otaegi, “Nakazaritza eskola Jaizubian”.

-Alejandro Papakiritsis, “Puerto Viejo. Centro de Música de Getxo”.

-Maider Quintanilla, “Nekazaritza eskola Mendelun”.

-Paula Ramos, “GARUM. Centro de investigación e innovación del atún rojo de Almadraba”.

-Damián Sánchez, “Centro de interpretación de la pelota”