euskaraespañol

pil-pilean

Agenda

Basque Advanced Informatics Laboratory (BAILab) ikerketa unitatearen aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/20 Noiz arte: 2015/01/16, 09:00 - 08:34

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, ekainaren 20an, 9.00-13.00 bitartean, Miramar Jauregian (Erret Jangelan), Donostian, Basque Advanced Informatics Laboratory (BAILab) Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak (PIU) bere ikerketa aktibitateen berri emateko helburuarekin jardunaldi bat ospatuko du. BAILab unitateak UPV/EHUko Informatika Fakultateko sei talde zientifiko biltzen du, guztira ehun ikerlari baino gehiago.

Ekitaldian honako gaiak aurkeztuko dira:

  • Ikaskuntza ingurune moldagarriak
  • Arrazonamendu automatikoa
  • Sistema autonomoak
  • Datu meatzaritza
  • Pertsona-Konputagailu elkarrekintza eta multimedia sistemak
  • Errendimendu handiko konputazioa
  • Hizkuntza prozesatzeko teknologiak
  • Elkarrekintza naturala
  • Sistema adimenduak
  • Web eta sistema banatuak

Aurkezpenetan arlo bakoitzean erabilitako metodologia, teknika eta tresna nagusiak deskribatuko dira. Aurkezpenak BAILab osatzen duten sei ikerketa taldeetako arduradunek egingo dituzte.

Halaber, jardunaldian Ramón López de Mántaras (CSICeko Adimen Artifizialeko Ikerketa Institutuko zuzendaria) irakasleak parte hartuko du, bere esperientzia azaldu eta BAILabeko ikerketa lerroekin kontrajarriz.

Jardunaldi honekin BAILabek beste ikerketa unitateekin lankidetza sustatu nahi du, elkarrekin ikerketa, garapena eta prestakuntza proiektuak aurrera eramateko.