Erizaintzako graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2021/09/17, 18:00
Kokapena
Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Gipuzkoa) 201 tituludun berrien (2019-2020 ikasturtean 103 tituludun eta 2020-2021 ikasturtean 98) graduazio ekitaldia izango da.
UPV/EHUko errektore Eva Ferreira, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano Joseba Pineda eta aipatutako ikastegiko koordinatzaile-dekanorde (Gipuzkoa) Jesus Rubio ekitaldiaren buru izango dira. Bertan izango da ere Osakidetzako Donostialdea ESIko Erizaintzako zuzendari Yeshika Merinok. Honek irakaspen hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘El año de la Enfermería’ (Erizaintzaren urtea). Musikeneko ikasleen musika emanaldiak ekitaldiari amaiera emango dio.
Egitaraua
-Ekitaldi Akademikoaren hasiera:
-Jesus Rubio, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko koordinatzaile-dekanordea (Gipuzkoa)
-Joseba Pineda, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
-Irakaspen Hitzaldia: ‘El año de la Enfermería’ (Erizaintzaren urtea)
Yeshika Merino, Osakidetzako Donostialdea ESIko Erizaintzako zuzendaria
-Graduatu berriei aitorpena.
-Ekitaldi Akademikoaren amaiera:
Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
-Musika emanaldia (Musikeneko ikasleak)