euskaraespañol

pil-pilean

Laboa Katedrak ‘Llanes enCanta' topaketan izango duen parte-hartzea aurkeztuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/04 Noiz arte: 2016/03/02, 11:00 - 16:45

Irudia

Deskribapena

Ostirala, martxoaren 4an, 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, hedabideen aurrean aurkeztuko da UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak ‘Llanes enCanta' kultur topaketan izango duen parte-hartzea. Topaketa hau ‘Tertulias en Llanes' taldeak antolatu du eta datozen hilaren 8an, 9an eta 10an ospatuko da Llanesen (Asturias).

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak kultur topaketa honetan parte hartuko du ondorengo jarduerak antolatuz: Mikel Laboari buruz Imanol Uribek zuzendutako ‘Haika mutil' filma proiektatuko da; ‘Mikel Laboa gertutik' erakusketa ikusgai izango da topaketak irauten duen hiru egunetan zehar; Jon Bagües-ek Ez dok amairu mugimenduari buruzko hitzaldia eskainiko du; eta azkenik, Jabier Muguruzak eta Julia Leonek kontzertu bana eskainiko dute.

Musika-instalazio xume baten bitartez, Mikel Laboarekin bat egin nahi du ‘Mikel Laboa gertutik' erakusketak, musika esperimentatzeko aukerekin. Laboaren ahotsak eta beste adierazmolde batzuekin elkartzen dira, forma berriak sortzeko. Instalazio honetan, artistari buruzko ikuspegi askotarikoak elkartuko dira: lagun eta lankidearen espresio plastikoa, musika garaikidearen ikuspegia, zinegile eta ilustratzaileen kantu interpretatuak... Artea esperimentatzeko eremu bat eraikitzen da, Mikel Laboaren lanetatik abiatuta eta Mikel Laboari omen eginez. Instalazio hau Donostian eta Bruselan erakutsi da, eta 2016an, Llanesetik itzultzean, Miarritzen, Gasteizen eta Bilbon ere izango da ikusgai.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Juan Kruz Igerabide, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren zuzendaria
  • Adolfo Rodríguez, ‘Tertulias en Llanes' erakundeko presidentea eta topaketaren antolatzailea
  • Jon Bagües, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendaria
  • Jabier Muguruza y Julia León, kantautoreak
  • Itziar Zubizarreta, Laboa Gertutik' erakusketaren diseinatzailea eta koordinatzailea