euskaraespañol

pil-pilean

Zein norabide hartu behar du Batasuneko migrazio politikak?

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/17 Noiz arte: 2016/02/11, 19:00 - 13:20

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 17an, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, izango den Europar elkarrizketen bigarren saioan Joanna Anneke Rummers ikerlariak hitzaldia eskainiko du. Torontoko Unibertsitateko irakasle, soziologo eta antropologo honek baztertutako populazioak aztertzen ditu; berauen nortasun, kultura, aniztasuna eta ongizatearekin erlazionatuz.

Jardunaldiaren xedea gaur egun Europar Batasunean pil-pilean dagoen migrazioaren eta errefuxiatuen gaian sakontzea izango da. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.

Sarrera libre da, jarleku guztiak bete arte.

Aldi bereko itzulpena egongo da.