euskaraespañol

pil-pilean

Basque Yourself First International Summer School-aren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/29 Noiz arte: 2016/02/26, 12:00 - 09:46

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 29, 12:00etan, Donostiako Miramar Jauregiko Musika Aretoan, hedabideen aurrean aurkeztuko da Basque Yourself First International Summer School ikastaro berriaren lehen edizioa. UPV/EHUko Udako Ikastaroen egitarauko kurtso horretan, partaideek goi mailako prestakuntza akademikoa jasoko dute mundu osoan prestigio handia duten profesionalen eskutik, eta, horrez gain, erabat murgilduko dira euskal kulturan.

Udako Ikastaroen egitarauaren aurkezpen ofiziala apiril hasieran egingo da, Bilbon. Jarduera berri hau, baina, duen garrantzia dela eta, hedabideen aurrean aurkeztuko da lehenago.

 

Aurkezpen ekitaldian hauek izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Carmen Agoués, UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria
  • María José Olaziregi, jardueraren koordinatzaile akademikoa eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria