euskaraespañol

pil-pilean

Eleaniztasunaren esparruko gazte ikertzaileen nazioarteko sinposioa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/03 Noiz arte: 2016/03/01, 09:00 - 15:06

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 3an, ostegunean, goizeko 9etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, eleaniztasunaren esparruan lan egiten duten estatuko zein nazioarteko gazte ikertzaileen sinposioaren inaugurazioaren ekitaldia egingo da.

Halaber, sinposioan nazioarteko prestigio handiko gonbidatuak bilduko dira eta ikerkuntza ildoei eta argitalpenei buruzko  hitzaldi orientagarriak emango dituzte gazte ikertzaileentzat.

Topaketa honako erakunde hauek antolatu dute: AILAk (Hizkuntzalaritza Aplikatuko Nazioarteko Elkarteak), Eleaniztasuneko Nazioarteko Elkarteak eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzako Ikerkuntza Metodoak Sailak. 

 

Inaugurazioko ekitaldian honako hauek parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Xabier Etxague, UPV/EHUko Hezkuntza,Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa
  • Jasone Cenoz, Eleaniztazuneko Nazioarteko Elkarteko presidentea eta UPV/EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoetako katedraduna