euskaraespañol

pil-pilean

Udaberriko XIV. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/04 Noiz arte: 2016/03/01, 12:00 - 15:24

Irudia

Deskribapena

Ostirala, martxoaren 4an, 12.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Donostian, UPV/EHUk eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XIV. Lasterketaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa egingo da.

Juan Aldaz UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria eta Jose Luis Almandoz Donostiarrak Kirol Klubaren presidentea ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira; Serafin Zubiri artistari zein Coro Fuentes korrikalariari.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren edizio honetan bi proiektu solidario lagunduko ditu, beraz 0 zenbakidun dortsal laguntza ekonomiko bat ere banatuko zaio Asociación Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) elkarteari. Hau 2015ko azarotik errefuxiatuei laguntza eskaintzen ari da Greziako Chios irlan.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 13an, 10:00etan, ospatuko da, irteera eta amaiera Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketak bi mila hartzaile izatea du helburu nagusia. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte. Aurten Gipuzkoako 10 KM Errepide Txapelketa izango da.