euskaraespañol

pil-pilean

Zientzia, teknologia eta berrikuntza arduratsuen aukerei buruzko eztabaida

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/10 Noiz arte: 2016/03/08, 09:00 - 12:06

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 10ean eta 11n, ostegunean eta ostiralean, Donostia International Physics Center-ean (DIPC), Donostian, ‘Responsible Research and Innovation (RRI): The Problematic Quest for 'Right' Impacts', izeneko hitzaldia emango da. Hitzaldia UPV/EHUko Sanchez-Mazas katedrak eta Arizonako Estatuko Unibertsitateko (Arizona State University, USA) Consortium for Science, Policy and Outcomes deritzon erakundeak antolatu dute. Kongresuaren helburua zientzia, teknologia eta berrikuntza arduratsuen aukerei buruzko eztabaida sortzea da. Alderdi hori argitzea oso garrantzitsua da Horizon 2020 proiektu europarretarako.

Andoni Ibarrak, UPV/EHUko Miguel Sanchez-Mazas  Katedrako koordinatzaileak, dioenez, "Horizon 2020 proiektuak Europan ikertzeko eta berritzeko lan-eredu berriak ezartzen ditu". Programa berria abiapuntutzat hartuz, kalitatez eta bikaintasunez ikertzeaz gain, arduraz jardutea da helburua. Arduraz jardutea esaten denean, erronka eta eskaera sozialei erantzuteko ikertzeaz eta berritzeaz gain, gure gizarteko eragile anitzekin batera jardutea esan nahi da. Europar Batasuneko zientzia eta berrikuntzako politika publiko berriak hausnarketa eskatzen du, eragile sozialekin batera ikertzeko eta berritzeko erronkak duen zentzuari buruz".

Sarrera librea da, aldez aurretik izena emanda: CRRI2016@gmail.com
 

Informazio gehigarria