euskaraespañol

pil-pilean

‘Ofelia maite zaitut', haur antzerkia UPV/EHUren eskutik

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/12 Noiz arte: 2016/03/11, 19:00 - 12:22

Irudia

Deskribapena

Larunbata, martxoaren 12an, 19:00etan, Kontadores Gazte Zentroan (Bidebieta, Donostia), Nerea Iglesias eta Santi Ortega UPV/EHUko Antzerki Taldekideek, euskaraz, ‘Ofelia maite zaitut' haurrentzako antzezlana taularatuko dute. Jarduera UPV/EHUko ehukulturak eta Agerre Teatroak, Donostiako Udalaren Gazteria sailaren laguntzaz antolatu dute.

Sarrera librea eta doakoa da.

"Familiak alde batetik bestera ibiltzen dira. Pentsatzen dugu bizitza leku berdinean emango dugula, eta konturatzen garenerako beste herrialde batean bizitzen gaude, beste ohiturekin, beste musika entzuten, beste hizkuntz bat hitz egiten, lagun berriekin jolasten… eta: Eta herrialde berrira ailegatzean… nola gustatuko litzaiguke jendeak gu tratatzea? Ofeliak oso-oso bidai luzea egin zuen bere familiarekin, eta honeraino ailegatu zen. Gure emankizun honetan kontatzen dugu nola sarritan ez dugun norbait onartzen beldurra dugulako. Charly beldur dago, Sos, bere laguna, maitemindu egin da! Ofelia deitzen da, eta gainera etorkina da!". (Agerre Teatroa)