euskaraespañol

pil-pilean

Ekonomia soziala, krisi sistematikoari aurre egiteko

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/18 Noiz arte: 2016/03/16, 17:15 - 11:30

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 18, 17:15ean, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko gradu aretoan, Donostian, "La economía social frente a la crisis sistemática: tiempo de refundación" (Ekonomia soziala, krisi sistematikoari aurre egiteko: berriz sortzeko garaia) hitzaldia emango du Joseba Azkarraga UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasleak. Jarduera UPV/EHUko GEZKI - Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatu du.

Sarrera doakoa da.

Azkarraga, hitzaldian, besteak beste galdera hauei erantzuten saiatuko da: zer egiteko dauka ekonomia sozial eta solidarioak karbonoaren ondoko ekonomiarako beharrezko trantsizio horretan? Ekonomiaren arloan, zer formulazio berri behar dira iraunkortasuna bermatzeko eta giza beharrizanak asetzeko balioen eta demokrazia ekonomikoaren ikuspuntutik?