euskaraespañol

pil-pilean

Hiri iraunkorrak eta osasuntsuak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/18 Noiz arte: 2016/03/17, 11:30 - 10:22

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 18, 11:30etan UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian, Juanma Murua ekonomistak ‘Hiri iraunkorrak eta osasuntsuak' hitzaldia eskainiko du, ikastegian burutzen ari den XIII. Hitzaldi Teknikoen zikloaren esparruan. Sarrera librea da.

Juanma Muruak azalduko du hiria bere osotasunean, garapen iraunkorraren printzipioak kontutan harturik, hau da, biztanleak eta ingurumena aintzat hartzen. Ikuspuntu honetatik abiatuz hiri jasangarriaren modelo bat aurkeztuko du, non hiritarren ongizatea eta osasuna dira helburuak, eta diseinuan zein kudeaketan irizpide sozialak eta parte hartze prozesuak aurkitzen dira. Hitzaldian hainbat proiektu zehatz aurkeztuko ditu, non diseinurako eta kudeaketarako ikuspegi hau erabiltzen da.

Jardunaldi honen antolatzaileek, Cristina Peña eta Floren Fernandez irakasleek, diote "aukera paregabea dela Ingeniaritza Zibilaren Graduko ikasleentzako, hitzaldi honetan hiri jasangarriaren ikuspuntua eskaintzen zaielako, hau da, hiri baten garapen ekonomiko eta teknikoak ez ezik, gizarte eta ingurumen alderdiak ere kontuan hartzen direlako. Kanpuseko beste Graduko ikasleei eta irakasleei ere gonbidapena luzatzen zaie".

Juanma ekonomialaria eta Hiri eta Lurraldeak kudeaketa alorrean aholkulari independentea da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako ikasketak amaitu ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean, graduondoko eskola "Economía de los recursos naturales y del medio ambiente" eta nazioarteko masterra "Gestión de la Ciudad" egin zituen.

Bere lanbide-karrera dagokionez, erakunde publikoentzako lana egiten du, bai bertakoetan, bai eskualdeetan eta nazioartekoetan. Kirola, hirien kudeaketa eta hiri jasangarriak eta osasuntsuak ildoan zenbait proiektuetan parte hartu du zuzendari eta kolaboratzaile bezala eta baita kirolan oinarritutako Bertako Garapen Planak ere.

Hiriaren garapen jasangarria, osasuna, gorputz-jarduera eta kirolaren arteko erlazioari buruzko hainbat artikulu eta 35 hitzaldi baino gehiago eman ditu. Bere argitalpena ‘Guía Ciudad +Activa' Gaztela-Mantxako Juntak argitaratutakoa, udaletxeentzako tresna bat da ingurune aktiboagoak, jasangarriagoak eta osasuntsuagoak sortzeko.

Egun, Gaztela-Mantxako Juntaren aholkularia da SPAcE programa europarraren esparruan (Suporting Policy and Action for Active Environments). SPAcE proiektuan OME eta hainbat unibertsitate eta administrazio hartzen dute parte, besteak beste Erresuma Batua, Suitza, Finlandia e Italia. Plangintzarako eta kudeaketarako tresnak  garatzea da proiektuaren helburu nagusia. Tresna hauek hiri eta ingurune aktiboak eta osasuntsuak hazteko erabiliko dira.