Ricardo Echepare aretoaren eta konferentzien eta hezkuntzako profesionalei zuzenduriko Uda Ikastaroen aurkezpena
Noiz eta non
2024/05/27, 11:30
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 27an, astelehena,11:30ean, Donostiako Miramar Jauregian, Ricardo Echepare Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetako zuzendari izandakoaren izena eramango duen aretoa eta konferentziak aurkeztuko dira. Era berean, eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, hezkuntzako profesionalei zuzendurik aurrera eramango diren 'Irakasteko Ikasten' eta 'Prest Gara' programen berri emango da.
Aurkezpenean honako hauek izango dira:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea eta Uda Ikastaroak Fundazioaren patronatuaren presidentea.
- Eneko Goia, Donostiako alkatea.
- Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.
- Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
- Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.